POCTEFA La Rhun-E proiektuaren baitan ekintza bat hasi da, Larrun mendigunean kokatua den Mare de Plana inguruan espezie inbaditzaileen ugaltzearen aurka borrokatzeko.
2023an, “Larrun eta Xoldokogaina” Natura 2000 gunearen animazioaren barne, landare exotiko inbaditzaileen diagnostiko bat egin zen.
Landa-prospekzioek landare exotiko inbaditzaileen banaketa bat erakutsi zuten. Kontzentrazio handiena gune turistikoetan eta proliferaziorako egokiak ziren 2 korridoretan topatu zen: mendi bideetan eta hezeguneetan.
Inbentarioaren emaitzen arabera, 32 espezie identifikatu ziren, eta horietatik 19 inpaktu handiko espezieak dira, hala nola txorrota falx-akazia, tximeleta-zuhaitza edo erramu palmarra. Espezie berri bat ere identifikatua zen Ascaingo Mare de Planean: Brasilgo Myriofiloa (Myriophyllum aquaticum).
POCTEFA La Rhun-E proiektuaren baitan, espezie berri hori Mare de Plana gunean erauzteko obra bat egitea deliberatu da.
Brasilgo Myriofiloa landare bizia da, anfibioa, errotua, espazioa monopolizatzen duena eta gainerako landare anfibio eta uretako espezieekin lehiatzen dena, tokiko aniztasun ekologikoa gutxituz. Landare-alfonbra horrek gainazala erabat kolonizatzen duenean oxigenoaren hedapena mugatu egiten da eta horrek ingurune naturalaren itotzea eragiten du. Neguan, mirofiloaren heriotzak materia organikoen sedimentazioa bizkortzen du. Ondorioz, hezguneen eutrofizazioa azkartu egiten da, ingurune naturala kaltetuz.
Erauzketa lanak 2025 urte hastapenean pentsatuak dira, datozen bi urteendako jarraipen batekin.