Larhun oso eremu berezi batean kokatuta dago, baskoien itsasoaren eta Pirinioetako gailur handien artean. Mendiaren magalak harrespilez, tumuluz eta trikuharriz josita daude, antzinako garaiak gogora ekarriz.
Itsasoa gertu dago, baita Bidasoa edo Urdazuri ere… Arranoek eta putreek habia egiten dute arkaitz garaietan, pottokak eta betizuak medi-magalean dabiltza bazkatzen, baita artaldeak ere. Larhun maite dugu, izan bisitari edo turista, edo Sarako, Azkaineko, Urruñako, Berako edo inguruko beste edozein bizilagun. Atsegin dugu gailurrera igotzea eta hango ikuspegi txundigarriez gozatzea.
Larhun, gure topagunea da, ingurumen, kultura eta artzaintza aberastasun biziko tokia. Hala ere, gizarte-aldaketek mehatxu berriak dakartzate eta indarrak batzen gabiltza gure mendi kuttuna babestu eta erronka berrietara egokitzeko.
4 udalerri, 2 lurralde eta ahalegin komun bat gara, Larhungo aberastasuna zaindu eta sendotzeko. Gozamena, errespetua eta tradizioa: Larhunen batzen gaituzten balioak. Elkarlana da gure indargunea. Batu zaitez!
Oinez, bizikletaz edo trenez, ezagutu eta goza ezazu Larhun errespetuz eta miresmenez. Zu ere beharrezkoa zara!

POCTEFA “La Rhun-E” proiektuaren barruan eta hirugarren urtez jarraian, bitartekariak (mendiko gidariak) ekainetik irailaren bukaerara arte egongo dira mendigunean, bisitariei zein aire zabaleko jardueren zaleei
Unai Larraya eta Iñako Redín argazkilari nafarren irudiek osatzen dute erakusketa, eta haiek erakusten digute Larrun mendiak duen aberastasuna, ingurumenari, kulturari eta artzaintzari dagokienez. “Larhuni
KONTAKTUA
Mission Plan Montagne DGA TEVE Territoires,
de l’Education et du Vivre Ensemble
Tél : 05 59 46 51 22
Port : 06 82 62 59 32
Département des Pyrénées-Atlantiques
Délégation de Bayonne 4 allée des Platanes
64104 Bayonne