POCTEFA “La Rhun-E” proiektuaren barruan eta hirugarren urtez jarraian, bitartekariak (mendiko gidariak) ekainetik irailaren bukaerara arte egongo dira mendigunean, bisitariei zein aire zabaleko jardueren zaleei harrera egiteko.
Hala, udaldian, bitartekariak bikoteka topatu ahal izango dituzu mendi-ibilbideen abiapuntuetan (Bera, Olheta, Trabenia, Azkaineko Carrières, Olhain, Ibardin), mendigunean zehar ibiltzen edo Larrungo gailurrean dagoen informazio-postuan.
Aurten ere, mendiarekiko, artzain-jarduerekiko eta biodibertsitatearekiko errespetua du ardatz mezu nagusiak, ekintza xumeen bidez, hala nola txakurrak lotuta eramatea, alde egin ez dezaten, eta seinaleztatutako bideetan ibiltzea, habitat naturalei kalterik ez egiteko.
Gainera, azkenaldian erregistratutako tenperatura altuak direla eta, bitartekariek ohiko segurtasun-neurriak gogoraraziko dizkiete bisitari guztiei: behar adina ur eraman, kasketa eta eguzki-babesa erabili, oinetako egokiak jantzi eta bero handieneko orduetan mendian ibiltzea saihestu… Eta bereziki azpimarratuko dute lehortean kontu handiz ibili behar dela sute-arriskua dela eta.
