POCTEFA La Rhun-E mugaz gaindiko proiektuari lotutako argazki erakusketa, udan Larrun tontorrean inauguratu zena, Berara lekualdatu da, eta han egongo da jendearentzat zabalik, kultur etxean, 2026ko urtarrilera arte.
“Larhuni begira: elkargune bat mendian” izeneko erakusketa osatzen dute Unai Larraya eta Iñako Redín argazkilari nafarren 20 argazkik, eta haien bidez erakusten digute Larhun mendiak duen aberastasuna, ingurumenari, kulturari eta artzaintzari dagokienez. Irudi horiekin batera zenbait panel daude, POCTEFA La Rhun-E proiektuak bultzatutako ekintza garrantzitsuenak azaltzeko: kontserbazio ekintzak, kudeaketa partekatuaren bidezkoak eta ingurumenari buruzko sentsibilizazioa bilatzen duten ekintzak.
Erakusketa astelehen, asteazken eta ostiraletan 14:00etatik 20:00etara eta astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara ikusi ahal izango da. Erakusketa abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra itxita egongo da. Sarrera librea da eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.
Erakusketa lekualdatuta, herritarren sarbidea erraztu nahi da, eta proiektuaren hedapena sustatu tokiko eremuan. Urtean zehar, inguruko hainbat herritan instalatuko da, POCTEFA La Rhun-Eren emaitzak eta helburuak herritarrengana hurbiltzen jarraitzeko.
