Ibardin mendatea abiapuntu egokia da Xoldokogaina lakura familia-txango bat egiteko. Hasierako igoeraren ondoren, begiratoki eta basoetatik igaroko gara, eta itzulerako bidea erraz egingo dugu, paisaia zoragarrietan barna.
Intereseko lekuak: Hareharri gorrixka, Xoldokogaina lakua, haritz lepatuak
Urruñako goi-lurretatik Ibardin mendateraino heltzen den ibilbidea da honako hau. Merkatari eta kontrabandisten bide zaharretatik igarotzen da.
Intereseko lekuak: Hareharri gorrixka, Xoldokogaina lakua, haritz lepatuak
Saratik abiatzen den ibilbide zorrotz hau Larrun mendiaren isurialde ezezagun samar batetik igarotzen da. Bidean Trois Fontaines leporako ikuspegiaz gozatuko dugu, eta Urkilatik, Fagetik eta Olhaingo muinoetatik igaroko gara.
Intereseko lekuak: Txilar kantauriarren soroak, Larrun mendiko trena, platanoen bidea, Olhaingo kaperaren hondarrak, Sarako ermitak
Ibardin mendatetik Xoldokogaina lakuraino eta mugako basoetaraino doan bide zirkularra BTTz egin daiteke. Ibilbidea Erleen Lepotik eta Aire Lekutik igarotzen da; Larrunerako eta euskal kostalderako bistak ditu tartean, eta amaieran jaitsiera ederra, Musugorritik behera.
Intereseko lekuak: Xoldokogaina lakua, haritz lepatuak, kostalderako bistak
Larrungo mendi-tontorra Lapurdiko ikur nabaria da, baita igoera zinez ospetsua eta jendetsua ere, mendizale trebatu nahiz hasiberrientzat ezinbestekoa.
Intereseko lekuak: Borda, Miramarko kapera, Eugenia de Montijoren omenezko obeliskoa, pudinga-blokeak, hezeguneak eta landare intsektujaleak
Prestatu ongi txangoa
Atera aurretik, ziurtatu material guzti-guztia soinean daramazula; besteak beste, mapa, ura eta jantzi egokiak. Bakarrik ez joatea edo norbaiti bidearen berri ematea komeni da; izan ere, mugikorraren seinalea mugatua izan daiteke. Ez edan erreketako urik eta ez bainatu haietan; begiratu, halaber, aurreikuspen meteorologikoa, eguraldia oso azkar alda daiteke eta. Horrez gain, begiratu ea bidea oztopa dezakeen jarduerarik ote dagoen: zuhaitz-mozketak, erretzeak, ehiza edo baso-lanak.
Errespetatu ingurumena
Eraman zarama jasotzeko poltsa bat soinean, eta behatu fauna urrundik eta isilean. Ez bildu landare, fruitu edo perretxikorik baimenik gabe, eta ez atera seinaleztatutako bideetatik. Horrela, natura zainduko duzu.
Errespetatu nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak
Artaldeetara hurbiltzean, egin poliki, eta aparkatu gune baimenduetan soilik, eragozpenik ez eragiteko. Txakurrik baldin baduzu, eraman lotuta eta saihestu eremu arazotsuak. Itxi bidean aurkitzen dituzun hesiak, errespetatu eremu pribatuak, mantendu animalia askeetatik distantzia egokira eta ez eman janaririk, eta ez piztu ez su ez barbakoarik. Kanpatu baimendutako eremuetan soilik.
Hondakin-kudeaketa
Txangoan zehar, gorde zarama guztia motxilan. Txangoa amaitzean sailkatuko duzu, behar bezala. Ingurumena zaintzea guztion ardura da.
KONTAKTUA
Mission Plan Montagne DGA TEVE Territoires,
de l’Education et du Vivre Ensemble
Tél : 05 59 46 51 22
Port : 06 82 62 59 32
Département des Pyrénées-Atlantiques
Délégation de Bayonne 4 allée des Platanes
64104 Bayonne