Larrun mendira ibilgailuen igoera hobetzeko asmoz, POCTEFA La Rhun-E proiektuak lehen urratsak eman ditu jada, Beratik gailurrera doan pista egokitzeko.
Gaur egun, bidean eginen diren obrei ekiteko proiektua idazten ari dira, kontserbazio-egoera txarrean dagoena hobetzeko. Gaur eguneko egoera txarrak zaildu egiten du ibilgailuen zirkulazioa gailurrera, bentetako lanak eta kudeaketa eta mantentze lanak egiteko.
Obrek, bentetako langileentzako eta larrialdietako taldeentzako sarbide seguru eta iraunkorra bermatuko dute. Halaber, mendiguneko abeltzaintza-lanak eta hondakinen kudeaketa erraztuko dituzte.