Urteko bigarren Gidaritza Batzordeak bere gauzatze egutegia birdefinitu du, proiektuaren erronka berrietara egokitzeko

Reunión del Comité de Pilotaje Anual en Bera.

Berako Udalak POCTEFA La Rhun-E proiektu europarraren urteko bigarren Gidaritza Batzordea antolatu zuen atzo, Pirinioen bi aldeetako hainbat eragile publiko biltzen dituen mugaz gaindiko ekimena, Larrun mendia naturgune, ondare eta turismo gune gisa zaintzeko eta biziberritzeko.

Bileran parte hartu zuten Jean-Pierre Mirande, Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluko mendi politiken eta mugaz gaindiko lankidetzaren lehendakariorde eta Nafarroarekiko harremanen ordezkariak; Jean-Louis Fournier, Askaineko alkateak; Aitor Elexpuru Berakoak, eta Battit Laborde Sarakoak, bai eta proiektuko gainerako bazkideen ordezkariek ere: Urruñako Udala, Nafarroako Gobernua eta Orekan enpresa publikoa.

Topaketan, proiektuaren bi urte hauetan lortutako aurrerapenen eta abian dauden ekintzen errepaso zehatza egin zen, eta, horrez gain, lan ildo jakin batzuetarako planteamendu berri bati ekin zitzaion, proiektua azken hilabeteetan detektatutako beharretara egokitzeko. Era berean, proiektuaren hurrengo faserako aurreikusitako aurrekontua gauzatzeko eta berrikusteko egutegi berri bat ezartzeko beharra planteatu zen.

Batzordean, La Rhun-E proiektuaren esparruan egindako hiru azterlan ere aurkeztu ziren:

  • Paisaiaren mugaz gaindiko azterlan bat, Kaizen enpresak egina, Larrungo ingurune natural eta kulturalaren bilakaera eta pertzepzioa aztertzen dituena.
  • Inguruan espazio publiko bat sortzeko proiektu arkitektonikoa, bisitarien harrera eta esperientzia hobetzea helburu duena.
  • Gailurrean aurkikuntza-bidexka bat sortzeko proiektua, bisitari-fluxuak berrantolatzeko eta espazioa birnaturalizatzen laguntzeko.

Batzordeak berretsi egin zuen bazkide guztiek naturaren, biodibertsitatearen eta azpiegitura berdeen babesa eta kontserbazioa sustatzeko duten konpromisoa, bai eta mugaz gaindiko gobernantza hobetzeko eta inguruko aberastasun kulturala eta ekonomikoa nabarmentzeko duten konpromisoa ere.