Gure Mendia taldean egindako lanaren jarraipenean, terrenoko bisita bat egin zen azaroaren 19an, Larun mendiaren tontorrera doazen hainbat xenderen egoera ikuskatzeko eta ekintza-plan komun bat adosteko.
Topaketan izan ziren Pirinio Atlantikoetako Sous-Préfet, Fabrice Rosay, Euskal Elkargoko Turismoko lehendakariorde Daniel Olçomendy, Euskal Elkargoko mendiko ordezkari eta Sarako alkate Battit Laborde eta Azkaineko auzapez orde Pascal Peyreblanque.
Pirinio-Atlantikoetako departamentuko, Euskal Elkargoko eta Estatuko ingurumeneko eta baso-kudeaketako zerbitzuetako (Dreal eta ONF) zenbait tekinarik Larhun mendiko hiru xenderen egoera ikuskatu zuten:
- Mandobidexka bidexka
- Errepausuko lepoa eta Koralhandia arteko pistak
- Koralhandia eta Larhungo tren geltokiko parkina lotzen dituen bidexka
Ikuskapenari esker, mendi ibiltarien segurtasuna hobetzeko puntuak, laborarien eta suhiltzaileen pasabideak hobetzeko ekintzak, babestu beharreko hezeguneak eta balizen eta bideen seinaleztapena hobetzeko beharrak identifikatu ahal izan ziren.
Lehen ikuskapena in situ egin ondoren, eragile guztiek lana 2025. urtearen hasieran jarraitzea erabaki dute, ekintza-plan komun bat adosteko eta partaide bakoitzak hartu beharreko neurriak koordinatzeko. Poctefa La Rhun-E proiektuan sartutako hainbat ekimen, adostutako plan horren parte izanen dira.