Martxan da «La Rhun-E», mendia kontserbatzeko mugaz gaindiko lankidetza proiektua.

Mugaren, baskoien herriaren eta magalean dauden Sare, Urruña, Azkaine eta Berako herrien ikurra da Larhun. Lau udalerriek, Pirinio Atlantikoetako Departamentuak, Nafarroako Gobernuak eta Euskal Hirigune Elkargoak “La Rhun-E” proiektua jarri dute martxan, POCTEFA programaren finantzazioari esker. E hizkiak «Elgarrekin, Ensemble, Encuentro» adierazten du.

La Rhun-E proiektuaren helburua da Larhungo mendigunea garatzea eta eremuaren kudeaketa partekatuan oinarritutako mugaz gaindiko gobernantza ezartzea.