Larhungo trenaren estreinako bidaiaren mendeurrena dela eta, Berako Udalak mendiaren historia eta bere benten inguruko solasaldia antolatu du.
Hitzaldia bi zatitan banatu zen. Lehenik eta behin, Fernando Mikelarena tokiko historialariak Larhun mendiaren garrantzia historikoa jorratu zuen, baita mendi gailurrean dauden hiru benten sorrera eta garapena ere.
Ondotik, istorio honetan protagonista izan diren pertsonek hartu zuten hitza. Peio Irazokik eta Gurutze Peñak salmentei buruzko hainbat pasadizo partekatu zituzten, eta azken urteotan lan egiteko moduan izandako aldaketak eta turismoaren gorakada azaldu zituzten.