La Rhun-E koordinazio-taldeak landa-bisita egin du Pirinioetako mendigunera

POCTEFA La Rhun-E proiektuaren koordinazio-taldea bigarren aldiz bildu da batzorde tekniko batean mugaz gaindiko ekimenaren ekintzak garatzen jarraitzeko, Pirinioetako mendigunea babesteko eta biziberritzeko helburuarekin. Horrez gain, landa-bisita bat egin da Larhunen, pistak eta gailurraren egungo egoera egiaztatzeko.

Proiektuko bazkide guztietako ordezkariek parte hartu dute (Pirinio Atlantikoetako Departamentua, Nafarroako Gobernua, Euskal Hirigune Elkargoa, GAN-NIK eta Azkaine, Bera, Sara eta Urruñako udalak), eta komunikazio arloan aurrerapauso nabarmenak eman dira. Bestalde, bertaratutakoek mendiko pisten eta gailurraren egoera erreala ezagutzeko aukera izan dute. Bilerari esker, Europako proiektu honen baitan egingo diren ekintzetan sakontzeko aukera izan dute, hala nola errepideen egokitzapena, ur-sarearen saneamendua eta sare elektrikoaren mantentze-lanak.