La Rhun-E proiektua Europako egitasmoak herritarrengana hurbiltzeko egitasmo baten baitan ezagutzera eman dute

La Rhun-E proiektua Beran aurkeztu dute, Europako Batzordeak antolatutako “Europako Plazak” izeneko egitasmoaren baitan. Helburua herritarrei mugaz gaindiko lankidetzaren garrantzia eta Europak eskaintzen dituen garapen-aukerak erakustea da.

Jardunaldian parte hartu dute Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak, Aitor Elexpuru Berako alkateak eta Nafarroako Gobernuko, Euroeskualdeko eta Europako hainbat proiektu bultzatzen dituzten toki eta gizarte entitateetako ordezkariek.

Topaketan zehar, Europako kohesiorako proiektuen garrantzia azpimarratu dute (Interreg, FEDER-POCTEFA o FSE +), adibide gisa Baserriberri, La Rhun-E edo Uramuga aipatuz. Gainera, inguruko abeltzainekin nekazaritza eta abeltzaintzako sektorearen egoerari buruz eztabaidatzeko aukera izan dute, Europak duen eraginaren ikuspegitik.

“Europako Plazak” hainbat udalerritan antolatzen ari den egitasmoa da, Europako oinarrizko balioen sustapenean herri txikiek duten garrantzia nabarmentzeko asmoz. Jardunaldiek, gainera, erakusleiho gisa balio dute, hiri txikietan eta landa eremuan ingurumenari eta kontsumo jasangarriari buruzko Europako politikak ezagutarazteko eta Europako Batzordeak egiten duen lana erakusteko.