Mugaren, baskoien herriaren eta magalean dauden Sare, Urruña, Azkaine eta Berako herrien ikurra da Larhun. Lau udalerriek, Pirinio Atlantikoetako Departamentuak, Nafarroako Gobernuak eta Euskal Hirigune Elkargoak “La Rhun-E” proiektua jarri dute martxan, POCTEFA programaren finantzazioari esker. E hizkiak «Elgarrekin, Ensemble, Encuentro» adierazten du.
La Rhun-E proiektuaren helburua da Larhungo mendigunea garatzea eta eremuaren kudeaketa partekatuan oinarritutako mugaz gaindiko gobernantza ezartzea.