Aitor Elexpuru: «Larhunen ez dugu gehiago eraiki dadin nahi, baizik dagoena hobe kudeatua izatea»

Aitor Elexpuruk, Berako alkateak, La Rhun-E proiektuaren hastapez mintzatu da eta mendiaren behar berriak kudeatzeko mugaz gaindiko espazio berri bat sortzearen garrantzia azaldu du.

Proiektua 2021an ernatu zen, mendiguneak pairatzen duen bero, idorte eta su arriskuen kontra ekitea erabaki zenean. Ordutik, arrisku horiek murriztu nahian, Lapurdi eta Nafarroako mendigunea osatzen duten udalerriak mugaz gaindiko hitzarmenetan batu dira eta hainbat protokolo sortu dituzte.

Horien artean, “Gure Mendia” izeneko lan taldea sortu zen Euskal Hirigune Elkargoaren baitan, eta Nafarroako Bera, Lesaka eta Baztango udaletxeekin elkarlanean. Besteak beste, prebentzioa eta suteen aurkako neurri komunak ezartzea ditu helburu lan taldeak.

Entzun ezazu hemen Euskal Irratiak egindako elkarrizketa: